LATXA ARDIA

Gure artaldea 450 ardik osatzen dute gutxi gora behera. Latxa arrazako ardia da, buru gorria. Negu eta udaberri partean etxe inguruko belaietan ibiltzen da artaldea eta egunero bitan jezten ditugu ardiak. Uda inguruan, ardien esnea gutxitzen delarik, jezteari uzten diogu eta inguruko mendi-larreetara igotzen dira. Bertan pasatuko dute uda-udazkenaren parte handi bat, urria aldera etxaldera jeisten diren arte, ardiaren erditzea, eta beraz, kanpaina berriaren hasiera gertu dagoenaren seinale.

Garbitasunari garrantzi handia ematen diogu, bai jezteko orduan, baita ikuiluko mantenuan, horrek eragin zuzena baitu esnearen kalitatean. Beraiengandik lortutako esne guztiarekin ardi gazta elaboratzen baitugu.

Bisita erreserbatu