Idiazabal ardi gasna
GAZTA PROZESUA
Jaten dugun gure ardi gasna (infernuko gasna), gutxienez, bi hilabete lehenago egindakoa da, esne gordinarekin egiten baita eta 2 hilabete behar baititu kamaran ontzen kontsumitzailearengana iritsi aurretik.
Elaborazio prozesua bera, egun bateko prozesua da, goizean hasi eta atsaldean bukatzen dena.
- Esnea berotzen da.
- Gatzagi naturala erabiliz gatzatzen da.
- Behin esnea gatzatu delarik lira batzuekin mozten da pasta grano txiki batzuk lortu arte.
- Moldeatzeko grano ttiki hoiek prentsatzen dira txapa batzuekin pasta firme bat lortzeko, gatzura alde bateara utziz eta behin pasta dugularik moldetan sartzen hasten gara, prentsan 4 bat orduz egongo dira gasnak.
- Ondotik, salmueran sartuko dira gasnak (ura eta gatzetan) eta bertan pasako dute gaua. Hurrengo egunean parrilara aterako dira gasnak, modu naturalean lehortu ahalaz, azala egiteko.
- Azkenik, behin azala eginda dagoenean ontze kamaran sartuko dira gasnak, hezetasunak ontzen lagunduko diolarik, 2 hilabeteren buruan jateko prest izango dira!























